miércoles, 20 de julio de 2011

martes, 19 de julio de 2011

Irteera ordua ta beste ohar batzuk

Arantzazura igoerarako irteera ordua:

- Goizeko 9:30etan errekaldeko lokaletan "control de firmas". Antolakuntzan lagunketara datozenak 9:00tan agertu, lanak banaketako.

- Goizeko 10:00etan igoeriari hasieria (puntual) errekaldeko lokaletatik.

- Irteera neutralizauan antolatzailiak aurretik fango dia, Betikerarte.

- Urrintxo inguruan, apur bat goratxuau, mendiko sarixa egongo da.

Ta antolakuntzan beste ohar batzuk:

- Subidia karreterako bizikletiaz edo karreterako erruerak dakon mendiko bizikletiakin itten dauenak 10 minutuko penalizaziñua euko dau.

- Kaskua eruatia derrigorrezkua da.

- Subidia bukatutakuan, danok batera bajauko gara kalera antolakuntzako kotxian atzetik.

lunes, 18 de julio de 2011

Lehenengo erronka onartuta

Bertakuak etxu erronkak onarketan ta kanpotik etorri bihar izan dok bat. Laurent Richard-ek (Dolly) 15 kilo patata aldian dakola ingo dau igoeria. Beste batzuk gure pisuakin nahikua xaku baina honek inddarra sobran xaok itxuria.

Animau bestiok be!! Lehenengo botia gratis erronka bat onarketan xokenantzat!!

Hemen dakotzue erronkan zerrendia: http://arantzazuraigoera.blogspot.com/p/erronkak.html

Parte hartzaile zerrenda

Nandrolonan konfirmaziñuan faltan, beste 4 ekipuan zerrendak konfirmauta dauz. Hementxe ikusi leike: http://arantzazuraigoera.blogspot.com/p/parte-hartzaile-zerrenda.html

jueves, 14 de julio de 2011

Mendiko sari berezia

Aurtengo Arantzazuko igoerako nobedade modura, mendiko sari berezi bat egongo da. Urrintxo inguruan jarriko da sari honetarako helmuga ta bertatik lehenengo pasaitten danak puntu gorridun maillota ta beste sari berezi bat jasoko dau.


Hori bai, kontutan eukitta jente askok euki leikela sari hau disputaitteko intentziñua, beste karrilera pasaitten dana deskalifikauta geratuko da, etxu disgustorik gura.


Ba badakitzue, hasi zuen estrategiak preparaitten ta aber Erlek zeoze jareten dauen bestiontzat!!

martes, 5 de julio de 2011

Izenematia

Talde bakoitzeko arduraduna abisauta dau, baina despistauren bat baldin badau, hemen be jarten du izenemutian berri.

Aurreko urtian mouan 10€ sartu biako dia kontu honetan:
CAJA LABORAL 3035 0005 3 2 005.0.04783.5

Bakoitzak bere dirua sartzeko ta gero talde bakoitzeko arduradunak pasaukozku parte hartzailian listia. Ez ahaztu dirua sartzerazkuan norberan izena jarten, guk jakitteko zeinena dan. Uztailak 17xa baino lehenau listia jasotia eskaketan du.

Bazkaira etortia gura dauen jentiak baina igoeran parte etxokenak hartu bihar, antolakuntzan lagundu biako dau aurreko urteko moduan. Hortaz bialketan dozuen listan jarri igoeria itteko dan edo antolakuntzan lagunketako. Igoeria baino egun batzuk lehenau ikusiku zenbat laguntzaile dauzen ta banatuku bakoitzak in biharrekua.

Aurtengo erronkak

Bueno bueno, ia igoeria gerturaketan dabil ta aurten be erronkan batzuk in biakottu ez? Hemen dakotzue aurtengo antolakuntzatik proposaketan dun erronkak:
http://arantzazuraigoera.blogspot.com/p/erronkak.html

Baxauk potroik o ia batzuk zaharketan zabitzai?

Erronka bat onarketako edo berri bat proposaketako, bialdu korreo bat arantzazuraigoera@gmail.com helbidera!!

sábado, 25 de junio de 2011

Indar 85-en entrenamendua

Batzuk ia hasi gaittuk igoerarako entrenaitten...

martes, 21 de junio de 2011

Xagu ez da izango aurtengo igoeran

Aurten baja inportante bat eukiku Arantzazuko igoeran. Xagu taldiak beste konpromiso bat dako egun berdinian ta ezin izango dau parte hartu. Ez dakigu hori dan benetako motibua edo ia zahartuta dauzen, baina ez diala egongo konfirmau daue. Espero du hurrengo urtian bueltaittea.

lunes, 30 de mayo de 2011

Arantzazura igoera 2011 - Aurkezpena

Aurtengo igoeria be gerturaketan dabil ta hemen dakotzue antolakuntzan komunikaua:


Laister egongo dia nobedade gehixau.